XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa
Testuingurua
Pedro Miguel Etxenike:Pedro Miguel Etxenikek, gaur egun UHU-UPVko Fisika katedratikoa dena eta Garaikoetxearen lehen Gobernuan Hezkuntza eta Hizkuntza sailburua izandakoak, ustegabeko zein ulergaitzatzat jo du Gasteizko Gobernuak UEUn orain arte emandako diru laguntza mozteko erabakia hartzea.
Atzoko egunean, Larraona ikastetxean eta UEUko XVI. edizioaren barruan J. M. Pitartek aurkezturiko tesia entzutera zetorrenean egindako adierazpenetan Etxenikek euskararen zabalkundean ari den UEUren babespen ekonomikoa eta bere lana jarraitzeko beharrezkoa den diru laguntza Baskongadeetako Gobernuari berari dagokiola eta ez Unibertsitateari azpimarratu zuen.
Etxenikeren ustez, bera Gobernuan zegoenean sorturiko Euskararen legeak argi eta garbi jartzen du euskararen alde diharduten erakundeei eman beharreko laguntza Gasteizko Gobernuari dagokiola,
Gainera,
Nire ustez, zeregin hau Hezkuntza eta Hizkuntza sailari dagokio eta honek UEU lagundu egin beharko luke.
Etxenikeren eritziz, UEUren zeregina inportantea da, batez ere euskaldunen topagunea eta Euskal Herri osora zabalik dagoen erakundea delako.
UEUren funtzio bat Unibertsitate mailan dabiltzan euskaldunen biltokia izatea da, eta bestea, eta honi nik garrantzi haundia ematen diot gauzak nola doazen ikusirik, batipat UEU Euskal Herri osoari, bai Nafarrotik, elkarte autonomikotik nahiz Iparraldetik etorritako jendeari zabalik dagoen erakundea izatea da; niretzako UEU batasun territoriala lortzeko gelditzen zaizkigun ereduen artean inportanteenetako bat da.
Gasteizko Gobernuaren erabakia ulertezina eta zentzu gabekoa bihurtzen da Etxenikerentzat, are gehiago Nafarroako Gobernuak laguntza eman duela ikusi ondoren.